HEGOBUS SAREA

Transdev Urbain Pays Basque (TUPB) Transdev taldearen adar bat da, bidaiarien HEGOBUS garraio sarea ustiatzen duena Euskal Hirigune Elkargoarentzat, 8 urterako (2016-2024) Zerbitzu Publikoko Eskuordetza (ZPE-DSP) kontratu batez .

Hiriko talde garraioa zerbitzu publikoa da eta, halatan, haren antolatzea tokiko kolektibitateen ardura da. Atxikirik diren herrien lurraldea da sareak zerbitzatzen duen lurraldea.

 

Euskal Hirigune Elkargoaren hegoaldeko eremuan biltzen dira Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere, Sara eta Urruña herriak, guztira 270 km² zabal den eremuan.

 TUPB konpainiaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren arteko partaidetza izpirituak HEGOBUS sare berria sortu zuen 2016ko irailaren lehenean. Egun, HEGOBUS sareak honako hauek proposatzen dizkie Hego Lapurdiko 64 863 biztanleei :

 

6 hiri linea

Hiri ingurunetako 4 linea

Eskaera bidezko garraio zerbitzu 1

Mugikortasun urrikoentzako garraio zerbitzu 1

Eskola garraioko ibilbideak

 

Transdev Urbain Pays Basque konpainiaren langile taldea 20 langilek osatzen dute; haietan, 15 autobus gidari eta merkataritza aholkulari bat ditugu, kalitatezko zerbitzua ematen egunean-egunean.

Autobusek mugikortasun urria dutenentzako arrapalak dituzte eta geldialdiak adierazteko hots eta irudizko seinaleak, autobusaren barnean; bidaiariak eroso eta giro atseginean bidaiatzeko goi teknologia eskaintzen dute.